Hurrengo egunetan osasun arazoak biderkatu egin litezke Pakistanen. Nazioarteko erakundeek oharrarazi dute hildakoak askoz gehiago izan daitezkeela, ez baldin bada garraiatzen bertara ur edangarririk, elikagairik, babeslekurik eta sendagairik.
Pakistanen bostena urak hartu du, 160.000 kilometro baino gehiago. Eta 20 milioi laguni eragin diete uholdeek. Horietako askok dena galdu dute eta etxerik gabe daude, inprobisatutako aterpeetan. Eta kutsatutako uren inguruan bizi den jendearentzat, "saihestezinak" izango dira izurriak, Guido Sabatinelli Osasunerako Mundu Erakundearen ordezkariak adierazi duenez. Egunero, arriskua handitu egiten da gainera: "Gaixotasunak ezin dira saihestu, aurrez neurriak hartu eta prestatzea baino ez dagokigu".
Horregatik, aurrekaririk gabeko krisi humanitarioari aurre egiteko prestatu da OMS. Dagoeneko aurreikusi du milioi eta erdi lagun beherakoarekin egongo dela, 140.000 lagunek kolera izango dutela, bi miloi lagun malariaz gaixotuko direla eta 350.000 pertsonek arnasketa infekzioa izango dutela.
MunDUA
Pakistan izurriak joko du, OMSren arabera
Osasunerako Mundu Erakundea aurrekaririk gabeko krisi humanitarioari aurre egiteko prestatu da. Uholdeen ondotik, lurren bostena hartu du urak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu