Pakistanek Afganistanerako bideak ireki dizkio NATOri

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Pakistanek Afganistanera hornidurak sartzeko bideak ireki dizkio berriro NATOri, AEBekin hitz egin ostean. Iazko urrian, AEBetako indarrek Pakistango 24 soldadu hil zituzten mugan, «nahi gabe», eta, harrezkero, itxita egon dira. Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak telefonoz hitz egin du Islamabadekin, eta esan zuen soldaduen heriotzak «atsekabea» eragiten diola. Talibanek NATOren kamioiei erasotzeko mehatxua egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.