Herrialdearen salbuespen garaian atxilotutako presoak askatzen hasi da Pakistango Gobernua, Mohammedmian Soomro lehen ministroak gaur jakinarazi duenez. Aste honen bukaerarako utziko dituzte denak libre. Gaur 3.400 lagun askatu ditu eta ondorengo egunetan oposiozoko bi mila aterako ditu kartzelatik.
Ghulam Mohd Gobernuaren bozeramaileetako batek adierazi du preso haien artean "ekintzaile politikoak" daudela, "baita abokatuak eta kazetariak ere".
Oposizioak, dena den, Gobernuak oraindik inor ez duela libre utzi salatu du.
Pervez Musharraf Pakistango presidenteak azaroaren 3an jarri zuen herrialdea salbuespen egoeran, eta milaka lagun atzeman zituen Poliziak.
Pakistango Legebiltzarrerako hauteskundeak urtarrilaren 8an egingo dituzte.
Pakistan
Pakistanek libre utziko ditu salbuespen egoeran atxilotutako milaka lagunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu