Pakistanen gutxienez 43 pertsona hil dira borroketan

Erredakzioa
2007ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Pakistango ipar-mendebaldean, Hego Waziristanen, gutxienez 43 hildako eragin dituzte jada talibanen eta Al Kaedako kideen arteko enfrentamenduek, tartean bi haur. AEBek 2001ean herrialdeari eraso ziotenetik, Al Kaedako kide ugari daude Afganistanen. Normalean haien eta talibanen arteko harremanak onak dira, baina maiz borrokak lehertu ohi dira, lurraldearen kontrola dela eta. Joan den igandean hasi ziren enfrentamenduak, Al Kaedako ustezko kide bat hil ostean.

Iturri ofizialen arabera, atzerrikoak dira hildakoetatik 38, eta beste 13, berriz, bertakoak. Horietaz gain, baina, bi haur ere hil dira, gerrillariek haiek zihoazen autobusari eraso diotenean. Bestalde, bi aldeek elkarri egozten diote borrokak hasi izana.

Lekukoek adierazi dutenez, bi buruzagi taliban, Baitula Mahsud eta Khalifa Sirajuddin Hakani, borrokak daude tokira joan dira, horiek amaitzeko asmoz. Lerro hauek idazteko unean, ordea, enfretamenduak ez ziren bukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.