Pakistanen lau pertsona hil dira atentatu batean
ISLAMABAD. Gutxienez lau pertsona hil ziren atzo Pakistanen Afganistango mugatik gertu izan zen atentatuan. Auto baten kontra lehertu zen bonba Guuaran. Islamabaden, berriz, milaka lagun atera ziren AEBen gidaririk gabeko hegazkinen bonbardaketak salatzera. Tentsioa gero eta handiagoa da bi herrialdeen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu