Pakistango aire istripuan huts teknikoen eragina aztertzen ari dira

Erredakzioa
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Azken bi urtetan munduan jazo den hegazkin ezbeharrik larriena ikertzeari ekin diote Pakistanen. Herenegun Islamabadeko aireportutik hamar kilometrotara Karatchitik atera zen hegazkin batek lurra jo zuen, eta 138 lagun hil ziren ezbeharrean. Hasiera batean istripua eguraldi txarrari egotzi bazioten ere, ez dute baztertu huts teknikoren batek eragin izana.

Hegazkinak 27 urte baino gehiago zituela jakinarazi du Aire Segurtasunerako Sareak. «Hegazkina zaharra zela esan dute. Hori dela eta, Bhoja aire konpainiako hegazkinak ikertzeko agindua eman dugu», azaldu du Rehman Malik Barne ministroak. Bhoja aire konpainiako buruari herrialdetik ateratzea debekatu diote, istripuaren arrazoiak argitu arte.

138 lagun hil ziren ezbeharrean, hegazkinean zihoazen 127 lagunak, eta lurrean harrapatu zituzten 11 lagun. Atzo erreskate taldeek 72 gorpu identifikatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.