Mundua

Pakistango Auzitegi Goren berriak atzera bota ditu Musharrafen presidente hautaketari buruzko helegite nagusiak

Azaroaren 3an salbuespen egoera ezarri ondoren, Auzitegi Goreneko epaileak kargutik kendu eta berria izendatu zuen Musharrafek berak.

2007ko azaroaren 19a
12:14
Entzun
Pakistango Auzitegi Goren berriak atzera bota ditu oposizioak Pervez Musharraf armadaburua presidente hautatau izanaren kontra aurkeztutako helegite nagusiak. Oposizioren arabera, ez da zilegi eta Pakistango legediak ez du onartzen Musharraf armadaburu izanik presidentzirako hauteskundeetara aurkeztea, joan den urriaren 6an egin zuen bezala. Auzitegi Gorenak, ordea, ez du horretarako arazorik ikusten.

Baina erabaki hori hartu duen Auzitegi Gorena berria da, Musharrafek berak izendatutakoa. Izan ere, lehenago indarrean zenak bere kontrako erabakia har zezakeela-eta salbuespen egoera ezarri zuen Musharrafek azaroaren 3an, epaileak Gobernuan esku hartzen ari zireka eta islamisten indarkeria areagotu egin zela argudiatuta. Behin salbuespen egoera ezarrita, kargutik kendu zituen Goreneko epaileak eta berria izendatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.