Pakistan

Pakistango Gobernuak gogor salatu du AEBek bart egindako aire erasoa

Bart gauen, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak egindako erasoaren aurkako protesta abiatu dute, gaur, Pakistanen, milaka lagunek. Pakistango Gobernuak ere gogor salatu du AEBen erasoa. Erasoa Afganistango mugatik gertu izan da Damadolan hain zuzen. Bertako bizilagunek jakinarazi dutenez, gutxienez 18 lagun hil dira aire erasoan.

2006ko urtarrilaren 14a
18:45
Entzun
Manifestazioa baketsua izan da Damadola herritik gertu. Lekukoen arabera, 8.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan. Sahibzada Haroon ur Rashid, herriko alderdi islamiko bateko kideak jakinarazi duenez, hildako guztik auzoko bizilagunak ziren. Rashiden hitzetan eraso "terrorista irekia" izan da bart gauekoa. Lekukoek Pakistango telebistari azaldu diotenez, lauzpabost hegazkinek burutu dute aire erasoa eta hainbat etxebizitza suntsitu dituzte. Bizilagunen arabera hildakoen artean zortzi haur daude.

Erasoaren helburua: Al Zawahri, Al Kaedako bigarrena

Antza denez, AEBEtako Armadaren erasoaren helburua Al Kaedako "bigarrena" ei den Al Zawahri hiltzea zen CNN telebista kateak azaldu duenez. CNN telebista kateak iturri estatubatuarrak aipatu baditu ere Washingtonek, oraindik, ez du erasoa burutu duenik baieztatu.

CNNek dio iturri estatubatuarrek baieztatu egin dutela bart gaueko erasoan jotako etxebizitza horietako batean Al Zawahri Al Kaedako "bigarrena" zegoela. Iturri estatubatuar horiek adierazi dutenez, beti ere CNNren arabera, Pakistango agintariak aire erasoa izan den lekura hurbildu dira Al Zawahri hildakoen artean dagoen ala ez baieztatzeko.

Gertatutakoa ikertzen ari diren arren, Pakistango Gobernuko kide batek azaldu duenez, Al Zawahri ez zegoen aire erasoaren ostean suntsituta geratu diten hiru etxebizitza horietako batean. "Ez zegoen han, ikerketa sakon baten ostean jaso dezakezun informazioa da hori", ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.