Poliziak agertu du, pasaporte faltsuak Sharm el Sheikheko hoteleko gelan utzitan alde egin zutela. Era batera edo bestera erasekin zerikusia izatea leporatzen diete sei pertsona horiei.
Orain arte 90 pertsona atxilotu ditu Egiptoko Poliziak atentatuekin lotuta, eta horietako hainbat Asiakoak dira eta pakistandarrak ere badira tartean.
Larunbat goizaldeko atentatuetan 63 pertsona hil ziren Egiptoko Gobernuko iturrien arabera. Ospitaleko iturriek, ordea, hildakoak 90 inguru direla diote.
Atentatuak Egipton
Pakistango sei herritarren argazkiak zabaldu ditu Egiptoko Poliziak, Sharm el Sheikheko atentatuekin zerikusia izatea leporatuta
Egiptoko segurtasun indarrak Pakistango sei herritarren bila dabiltza; haien argazkiak eta izenak zabaldu dituzte, eta mugetako Poliziaren postu guztietara bidali dituzte. Izan ere, Sharm el Sheikheko larunbat goizaldeko atentatuekin zerikusia izatea egozten diete. Polizia iturrien arabera, pasaporte faltsuekin sartu ziren sei pertsona horiek Egiptora, eta Sharm el Sheikheko hotel batean hartu zuten ostatu. Atentatuez geroztik ez dagoela haien berririk erantsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu