Pakistango armadak Swat haraneko matxinoen aurkako erasoa hasi zuen uztailaren 28an, eta dagoeneko 136 pertsona hil dira. Horien artean, 28 zibilak. LiskarrekSwat haraneko Kabal eta Mata barrutietan dirau oraindik, hala ere, biktima gehiago dauden ez dute zehaztu. Zia Anjum Bodla eremu horretako buruzagi militarrak adierazi zuenez, operazioak «eremu guztia garbitu arte» iraungo du.
Maiatzean bake akordio bat sinatu zuten eta tropak gutxika ateratzean adostu ziren. Eremu horretan biolentzia handitu da, ordea. Bodlaren aburuz, matxinoak segurtasun indarrei erasotzen zieten eta Swaten geratzeko beharra zegoen.
Pakistango Swat haraneko liskarretan 136 lagun hil dira dagoeneko
Pakistango iturri ofizialen arabera, hildakoak hamalau soldadu, 28 zibil eta 94 taliban dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu