Egiptoren bitartekaritzari esker Al Fatak eta Hamasek menia hitzeman eta ordu gutxiren buruan bi lagun hil dira bi indar horietako milizianoen arteko borroketan. Zehazki, Hamaseko kideek Al Fataren Gazako bozeramaile Maher Mekdaden egoitzari eraso diote, eta haren bizkartzaina hil dute bulegoari su eman aurretik. Gainera, tiroetako batek oinezko bat harrapatu eta hil du.
Gertaera horren ondoren, Hani al Qawasmi Palestinako Barne ministroak dimisioa aurkeztu du, "segurtasun arloko botere faltagatik". Eskumen denak izatea zuen helburu, liskarrak-eta saihestu asmoz. "Ezer egiten ez duen ministroa ez dut izan nahi", esan du al Qawasmi. Ismail Haniye lehen ministroak ordezkatuko du, behin-behinean.
Ekialde Hurbila
Palestinako Barne ministroak dimisioa aurkeztu du, "segurtasun arloko botere faltagatik"
Bi lagun hil dira Al Fata eta Hamaseko kideen arteko liskarretan. Bart gauean su-etena hitzartu dute alde biek, baina gutxi iraun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu