MUNDUA

Palestinako beste gazte bat hil du Israelek, tiroz

Liskarrak izan ziren atzo Zisjordanian, eta bi gazte palestinar hil dira.

2013ko apirilaren 4a
14:31
Entzun

Zisjordaniako Tulkarem hirian Israelek duen kontrol militar bati eraso egin diotela argudiatuta, liskarrak izan ziren atzo palestinar ugariren eta Israelgo armadaren artean. Gazte bat hil zen atzo, eta bart gauean hil da beste bat, tiroz.

Naji Abdul Karim Balbisi da goizaldean hildakoa. Maan Palestinako berri agentziaren arabera, hainbat orduz izan zuten Balbisi atxilotuta eta zaurituta Ilargi Erdi Gorriari abisua eman aurretik. Atzo hildakoa, berriz, Amar Nasar zen, eta 17 urte zituen. Hura ere tiroz hil zen, liskarren unean bertan. Israelgo armadak argudiatu du Nasarrek molotov koktelak jaurti zituela Israelen postu militarrera.

Ehunka herritar atera dira kalera Tulkaremen, Nasarren heriotza salatzera. Israelek hirira sartzeko eta handik irteteko bideak moztu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.