mundua

Palestinako Ekonomia ministroak dimisioa eman du, ustelkeria akusazioagatik

2011ko azaroaren 30a
10:25
Entzun

Hassan Abu Libdeh Palestinako Aginte Nazionaleko Ekonomia ministroak dimisioa eman du, ustelkeria akusazioetatik defenditzeko asmoa duela esanez. Abu Libdehk adierazi du akusazio horiek faltsuak direla eta laster txosten batzuk egingo dituela, "palestinarrak benetako egiaz informatzeko".

Ahmad al Maghni fiskal nagusiak zehaztu du hark ministro kargua hartu aurretik dauzkala akusazioak —2009ko abendutik da ministroa—.

Joan den abuztuan Palestinako Aginte Nazionaleko beste ministro batek utzi zuen kargua, ustezko ustelkeria kasu bategatik: Nekazaritzakoak. Lan Ministerioko arduradunak ere postua uzteko presioak dauzka, sindikalisten aurka akusazio gogorrak egin dituela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.