Ekialde Hurbila

Palestinako Legebiltzar berria martxan da; Hamasek uko egin dio Israelekin hitz egiteari

Palestinako Legebiltzarreko lehen saioa izan da gaur Hamasek Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak joan den urtarrilaren 25ean hauteskundeak irabazi zituenetik. Ismail Hanie izendatu du Hamasek lehen ministro kargurako hautagai gisa. Egun historikotzat jo du gaurkoa Hamaseko buruzagi Mahmud al Zaharrek. PANeko presidente Mahmud Abbasek lankidetza eskaini dio Hamasi eta Israelekin erdietsitako akordioei eusteko eskatu dio.

2006ko otsailaren 18a
17:55
Entzun
"Legebiltzarreko kideei eta hurrengo gobernua osatuko dutenei gogorarazten diet sinatu diren akordio guztiak errespetatu egin behar direla", azpimarratu du Abbasek. Besteak beste, Osloko Akordioak (1993) aipatu ditu. Horiei esker sortu zen Palestinako Aginte Nazionala 1994ean. Hamasek akordio hori baztertzen du; bere ustez palestinarren eskubideen aurkakoa delako. Abbasek Israelekin hitz egiteko eskatu badio ere Hamasek uko egin dio Israelekin negoziatzeari.

Mahmud al Zahar Hamaseko buruzagiak ziurtatu du bere taldea palestinarren zerbitzura ariko dela lanean: "Palestinako herriaren, atxilotutako palestinarren, lurralde palestinarraren, Lurralde Santuaren eta jendearen zerbitzari berriak izan behar dugu".

Arazo nagusi bat izan da Legebiltzarreko lehenengo saioan Ramalan eta Gazan egin behar izan da. Israelek oztopoak jarri dizkiete Hamaseko diputatuei Ramalara iristeko. Palestinako Legebiltzarra dago Ramalan eta Israelek azaldu duenez, Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko diputatuek ez dute gainerako diputatuek duten askatasuna izango Gazatik Zisjordaniara inolako oztoporik gabe mugitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.