Hilabeteetako negoziazioen ostean, ostegunean iragarri zuten PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Gobernu berriaren osaketa eta gaur balekoa eman dio Legebiltzarrak. Goizean hasi dute ezohiko bilera, exekutibo berria onartzeko edo ez, eta arratsaldean jakin da erabakia: baiezkoa. Hamaseko bederatzi ministrok eta Al Fatako seik osatuko dute exekutiboa. Barne Ministerioa independente baten esku utzi dute. Ministro berriek gaur arratsaldean egin diezaiokete postuari zin.
Goizean, Mahmud Abbas Palestinako presidenteak, batasun nazionaleko Gobernua aurkeztu duenean, bere herrialdearen kontrako boikota amaitzeko eskatu du. "Munduak enbargoa bukatu behar du", esan du.
Bere hitzaldian, "Israelen okupazioa" bukatzeko ahaleginak egingo dituela ere adierazi du Abbasek, eta harekin "bake hitzarmen justua eta zabala" lortzeko prestutasuna azaldu du. Era berean, indarkeria gaitzetsi, "dena delakoa izanda ere". Israelek, ordea, dagoeneko iragarri du orain arte bezala jarraituko duela; alegia, PANeko Gobernua boikotatzen eta harekin negoziatu gabe.
Mundua
Palestinako Legebiltzarrak onartu du batasun nazionaleko Gobernua
Ezohiko batzarra egin dute gaur, goizean hasita, exekutibo berria onartzeko edo ez. Hamaseko bederatzi ministrok eta Al Fatako seik osatuko dute Gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu