Jasser Arafat eta Mahmud Abbasek harreman tirabiratsuak dituzte elkarren artean, batetik, botere borroka dela-eta, eta, bestetik, Israelekin duten gatazkari buruz ikuspegi desberdinak dituztelako. Abbasek nazioarteko komunitatearen, eta, batik bat, AEBen babesa du. Palestinarren artean, ordea, gero eta gehiago dira haren kontra jartzen ari direnak. Arafat, ostera, erabat baztertu dute negoziazio guztietatik AEBek, baina palestinarren artean itzal handia du.
Gaurko saioan, Legebiltzarrak eskumen handiagoak eman ezean, dimititu egingo duela iragarri du Abbasek.
Hemeretzi diputatuk, berriz, haren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute. Halaber, Abbas Legebiltzarrean hizketan zen bitartean Al Fatako mugimenduko gazteak, Shabiba erakundekoak,Legebiltzarraren atarian bildu dira haren dimisioa eskatzeko. "Traidore" eta tankerako oihuak egin dizkiote, eta horrez gain, Legebiltzarreko zenbait leiho hautsi dituzte.
Jasser Arafatekin harreman tirabiratsua duela onartu du Abbasek Legebiltzarrean, baina, era berean, arazo horiek gainditzeko borondatea agertu dute. Ildo horretatik, Arafatek atzo egin bezala,Israeli egotzi dio Errepide Mapa izeneko bake plana gaur egun kinka larrian egotea. "Israelek egindako hilketek gure ahaleginak saboteatu dituzte", adierazi du . AEBei buruz, haiekin harremanetan segituko dutela azaldu du lehen ministroak, "gure errealismo politkoaren oinarria baita", baina Israelekiko duen jarrera aldatzeko eta ematen dion babes baldintzagabea albo batera uzteko eskatu dio Washingtoni.
Ekialde Hurbila
Palestinako Legebiltzarreko hainbat diputatuk Mahmud Abbas lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute
Mahmud Abbas PAN Palestianko Aginte Nazionalek lehen ministroaren agintealdia kinka larrian dago. Legebiltzarrean agerraldia egin du gaur, eta eskumen handiagoak ematen ez badizkiote dimititu egingo duela iragarri du. Halaber, Jasser Arafat PANeko presidentearekin dituen harremanak tirabiratsuak direla onartu du diputatuen aurrean. Gainera, hemeretzi bat diputatuk bere aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute, eta Al Fatako gazteek dimititu dezala eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu