Ekialde Hurbila

Palestinar bat hil dute tiroz Zisjordanian

Israelgo iturrien arabera, gazteak Abu Diseko kontrol postu baten aurka egin du bere ibilgailuarekin eta ondoren labanaz eraso dio polizia bati.

Kontrol postu bat Jerusalem kanpoaldean. JOAN MAS AUTONEL, EFE
2020ko apirilaren 22a
11:20
Entzun

The Jerusalem Post egunkariak zabaldu duenez, Maaleh Adumin kokagunetik gertu, Abu Dis hiriko kontrolgune batean, palestinar bat tiroz hil du Israelgo Poliziak. Segurtasun indarrek zabaldu dutenez, polizia oinezkoen pasabide batean zegoen, ibilgailuak jo duenean. Polizia lurrean zegoela, labanaz eraso dio gazteak, borrokan hasi dira biak, eta, azkenean, poliziak ihes egitea lortu du, eta lasterka irten da gaztea atzetik zuela; orduan, beste hainbat poliziak tiro egin diote gazteari.

Zenbait komunikabidek zabaldu dute, erasotzaileak bonba bat zeramala arroparen azpian. Erietxeko iturrien arabera, berriz, 20 urteko polizia zauri arinekin eraman dute ospitalera.

Israelgo espetxe batean preso zegoen Al Fatahko kide bat hil zen bart. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, astearte goizaldean konorterik gabe topatu zuten presoa, eta erietxera eraman zuten, baina hil egin zen. Poliziak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.