Lehenengo erasoaren ostean, lau misil jaurti dituzte helikopteroek. Bigarren
eraso horretan hil dute adineko gizonezkoa.
Palestinako lehen ministro Mahmud Abas Gazara joan da gaur Palestinako
Armadako Batzordearekin bilera egiteko. Bileran zeudela gertatu da erasoa.
Abuztuaren 19an izandako atentatuaren ondoren, Hamas eta Jihad Islamikaren
kontrako gerra hasiko zuela adierazi zuen Israelek. Bi egunen buruan, Hamas
taldeko buruzagietako bat eta bere bi bizkarzainak hil zituen Israelgo
Armadak, misilez.
Ekintza horien ondorioz, Hamas taldeak su-etena bertan behera uzten zuela esan zuen.
Ekialde Hurbila
Palestinar bat hil eta beste hamar zauritu ditu Israelek helikopteroetatik jaurtitako misilekin egindako erasoan
Gutxienez pertsona bat hil eta beste hamar pertsona zauritu dituzte Israelgo "Apache" helikopteroek jaurti dituzten misilek. Eraso horretan hil dena adineko gizonezko bat zen. Zauritutako batzuk larri daude. Palestinako segurtasuneko iturriek esan dutenez, misil horiek auto bati zihoazen zuzenduta, baina horrek ihes egin du. Auto horretan zihoazen hiru lagunak Hamas taldekoak direla adierazi dute Israelgo agintariek. Erasoak Gazako Yebalia errefuxiatu eremuaren ondoan izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu