Israel hegoaldera ehunen bat kohete bota dituzte gaur palestinarrek, eta ez dute hildakorik eragin, nahiz eta kohete haietako bat etxe batera erori den, Shaar Hanegev-en, Gazatik (Palestina) gertu. Indar handieneko koheteak Ashkelon eta Netivot herrietara heldu dira.
Hamas erakundearen beso armatuak hartu ditu bere gain erasoak: Azedin Al Kasam Brigadek. Azkeneko orduetan talde horretako bost kide hil dira -haietako bi bart, euren lehergailuak eztanda egitean, eta beste hiru atzo hil zituen Israelgo armadak-.
Israelek eta Hamasek sei hilabeteko su-etena bukatu berri dute, eta Hamasek ez zuen luzatu nahi izan joan den ostiralean, "Israelek ez zituelako bete bere konpromisoak". Palestinako taldeak astelehenean 24 orduko su-etena eman zuen, eta prest azaldu da halako keinu gehiago egiteko, "baldin eta bermeak badaude".
Israelgo Gobernuak Gazako muga itxita dauka. Gazan giza eta mediku laguntza jasotzekoak ziren, Israelgo armadak mugako postu batzuk irekita, baina gaurko erasoak direla-eta atzera egin du Israelek.
MunDUA
Palestinarrek ehunen bat kohete bota dituzte Israelera, hildakorik eragin gabe
Israelgo Gobernuak Gazako muga itxita dauka, eta ez du utzi palestinarrek laguntza humanitarioa jaso dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu