Ekialde Hurbila

Palestinarren bizi baldintzak hobe ditzan eskatu dio Bushek Sharoni

Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa, George Bush AEBetako presidentearekin bilduta dago Washingtonen, estatubatuarrek bultzatutako bake planari buruz eztabaidatzeko. Bushek Isralekin duten harremana "etenezina" dela esan du, eta Sharoni bake prozesuan "aurrerapausoak" eman ditzala eskatu dio; besteak beste, palestinarren bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartzeko.

2003ko uztailaren 29a
18:58
Entzun
AEBetako presidentearen arabera, palestinarren bizi egoera hobetu egin behar da, eta bide horretan aurrerapausoak emateko eskatu dio Sharoni.Bushek adierazpen hauek Etxe Zurian Israelgo lehen ministroarekin izan duen elkarrizketaren ondoren egin ditu. Honez gain, Bushek Palestinako Aginte Nazionala (PAN) "terrorismoaren" aurka joateko neurri indartsuak hartzeko premiatu du.

Gaurkoa zortzigarren bilera izan da, eta AEBtako presidenteak Washingtonek Tel Avivekin duen harreman ona azpimarratu du, eta Sharonek Palestinarekin bakean bizitzeko hartu dituen "erabaki zailak" goretsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.