Ekialde Hurbila

PANeko Poliziaren kontrolpean dauden guneetan ekintzak etetea agindu die Israelek militarrei

Gaur goizaldean PAN Palestinako Aginte Nazionaleko 2.000 polizia Gaza eremuko hegoaldean hedatzen hasi dira. PANek Gazako mugaren bi herenak ditu kontrolpean. Israelgo Defentsa ministro Shaul Mofazek PANeko Polizia hedatutako lekuetan ekintzak etetea agindu die Israelgo militarrei.

2005eko urtarrilaren 28a
12:51
Entzun
Mahmud Abbas eta Ariel Sharon datozen egunetan bilduko dira

Alderdi Laboristako buru Simon Peresek jakitera eman duenez, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas eta Israelgo lehen ministro Ariel Sharon datozen egunetan bilduko dira. Bileraren eguna zehaztu ez duten arren, baliteke bilera otsailaren 8an izatea. PANek nabarmendu duenez, Sharonekin bildu ostean, Abbasek AEBtako presidente George W. Bushekin biltzeko asmoa du, Etxe Zurian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.