Mundua

PANen Barne Ministerioari eraso dio berriro Israelek

Astebeteko epean bigarren aldiz, PAN Palestinako Aginte Nazionalaren Barne Ministerioaren egoitzari eraso dio Israelgo Armadak. Hiru lagun zauritu dituzte eraso horretan. Era berean, Gazako beste leku batzuetan ere sarraldi bortitzak egin dituzte. Azken batean, ekintzaile palestinarrek jaurtitako kohete batek Israelgo eskola bat jo eta gero gogortu egin dute erasoaldia.

2006ko uztailaren 5a
13:15
Entzun
Israel hegoaldeko Ashkelon hiriko eskola bat jo du ekintzaile palestinarrek Gaza iparraldetik jaurtituako koheteak. Nolanahi ere, eskola hutsik zegoen, eta ez du inoar zauritu. Ekintzaile palestinarrek eurek egiten dituzte kohete horiek. Israelgo Gobernuak Hamasen adar armatuari egotzi dio eraso hori.

"Oso gertaera larria jazo da, aurrekaririk gabekoa: Kasam kohete batek Ashkelongo eskola bat jo du", adierazi du Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak eraso horren berri izan ostean. Ondorioz, erasoaldia gogortu egingo dutela iragarri du, eta Hamaseko buruzagiei esan die eurak izango direla jomuga nagusia, "Ashkelongo erasoaren ondorioak nozitzen lehendabizikoak".

Hala, PANen _Hamasen esku dago Gobernua_ Barne Ministerioario eraso diote Gazan, eta hiru lagun zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.