Ekialde Hurbila

PANen zenbait bulego armaz hartu dituzte Gazan, lana eskatzeko

50 bat lagunek PAN Palestinako Aginte Nazionalaren zenbait bulego armaz hartu ditu, agertu dutenez, "lana eskatzeko". Nazioarteko albiste agentzien arabera, palestinarren artean nagusi den Al Fata mugimenduaren adar armatu Al Aksako Martirien Brigadetako kideak dira bulegoetan sartu direnak.

2005eko abenduaren 31
12:49
Entzun
Hain justu, Al Fataren, eta zehatzago, Mahmud Abbas PANeko presidentearen, enplegu politikaren aurkako protesta zela ekintza hori jakinarazi dute ekintzaileek. "Abbasentzako mezu bat da hau: beste zenbaitetan egin duen bezala anaiei lana emateko erabakia berehala har dezan. Egiten ez badu, indartu egingo ditugu protestak", iragarri dute.

Azkenaldian liskar giroa ari da zabaltzen palestinarren artean: alderdi desberdinen artean, ez ezik, baita Al Fata mugimenduko sektore desberdinen artean ere. Hala ere, urtarrileko hauteskunde orokorretara zerrenda bakar bat aurkeztea adostu dute Al Fatako sektoreek aste honetan bertan. Nazioarteko analisten arabera, Israel Gazatik erretiratu zenetik areagotu egin dira barneko liskarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.