Panetta Kirgizistanera joan da, aireko basearen kontratua luzatzeko asmoz
AEBetako Defentsa idazkari Leon Panetta Kirgizistanera joan zen atzo, Manasko aireko basearen kontratua luzatzeko asmoz. Bixkek hiriburutik gertu dago basea, iparraldean, etaAEBek 2014ra arte erabil dezakete; hain zuzen, tropak Afganistandik ateratzeko asmoa duten urtera arte. AEBek, ordea, base hori mantendu nahi dute, hagitz toki estrategikoan dagoelako: SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko kidea zen Kirgizistan, eta Errusiak bere eragina berreskuratu nahi du; gainera, herrialdeak hegoaldean muga egiten du Txinarekin. Afganistango gerran balio handiko basea izan da tropen eta hornigaien garraiorako. Defentsa Kontseiluko buru Busurmankul Tabaldievek erran du, ordea, 2014ko ekainean Manasen erabilera militarra bukatu nahi dutela eta erabilera zibila proposatuko dietela AEBei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu