Euroagindua

Parisko Apelazio Auzitegiak ez du onartu Leforten kontrako euroagindu eskaera

Parisko Apelazio Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Askatasunako bozeramaile Jean-François Lefort aurka jarritako euroagindua bertan behera uztea erabaki du. Apelazio Auzitegiak ez ditu jakinarazi erabaki hori hartzeko zergaitik. Lefort, Parisko La Sante espetxean dago, preso.

2005eko otsailaren 2a
15:23
Entzun
Lefort 2004ko abenduaren 7an atxilotu zuten, eta 14an preso sartu. Mikel Albisuren atxiloketarekin lotu zuten atxiloketa. Urriaren 3ko operazioan atxilotuetariko baten adierazpenetan oinarritu dira Lefort auzipetu eta presondegiratzeko. Pertsona horrek Poliziari erran zion Albisu eta Lefortekin egon zela. Lefortek dio pertsona hori ez duela ezagutzen, eta ez dela harekin inoiz bildu.

Askatasunaren ustez Leforten presondegiratze horren helburua euroagindua zen. Atxilotua zen bitartean, Askatasunari lotu auziaz galderak pausatu zizkioten, Garzon epailearen aginduz. Askatasunak dio Leforten atxiloketarekin "prozedura bikoitza" gertatu dela, batetik presondegiratzeko "aitzakia" bilatu dutela, eta bertzetik "Askatasunako militantea jo dutela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.