Parisko bazter auzoetako istiluak direla-eta segurtasun batzar berezia antolatu du biharko Sarkozyk

Txinan da bisita ofizialean Frantziako presidentea, eta handik egin du iragarpena. François Fillon lehen ministroa, Michelle Alliot-Marie Barne ministroa eta Rachida Dati Justiziakoa deitu ditu bilerara. Iritsi bezain laster istiluetan zauritutako poliziak bisitatuko ditu Eaubonneko erietxean.

2007ko azaroaren 27a
16:21
Entzun
Paris iparraldeko bazter auzoetan piztu diren istiluek Txinan harrapatu dute Nicolas Sarkozy presidentea. Hala ere, argi utzi du liskarrekin arduratuta dagoela, eta segurtasun arloko batzar berezia antolatu du biharko, iristen denerako. Zehazki, François Fillon lehen ministroa, Michelle Alliot-Marie Barne ministroa eta Rachida Dati Justiziakoa deitu ditu bilera horretara. Halaber, presidentziako ituriek agertu dutenez Sarkozy Alliot-Marie Barne ministroarekin harremanetan da krisiari nola aurre egin aholkatzeko.

Esan bezala, bilera deitu du Sarkozyk biharko, baina aurretik, iritsi bezain laster, liskarretan zauritutako poliziak bisitatuko ditu Eaubonneko erietxean. Villiers-le-Bel eta inguruko herrietan azken bi egunetan gazteen eta poliziaren artean izan direnistiluetan 70etik gora polizia zauritu dira eta gutxienez sei gazte atxilotu dituzte.

Fillon lehen ministroa eta Alliot-Marie Barne ministroa ingurua bisitatzen izan dira gaur, eta gazteek, besteak beste, suzko armak erabili ditutela salatu dute. Fillonek "jokabide kriminaltzat" jo du gazteena, eta "kriminalen gisan" jazarriko dituztela agindu du.

Igande iluntzean hasi ziren istiluak, Villiers-le-Belen motorrean zihoazen bi gazte Poliziaren auto batekin talka eginda hil ondoren. Gazte eta auzokideek gertatutakoa istripua izan ote zen zalantzan jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.