Beroak hil dituenetatik gehienak zaharrak ziren; bakarrik bizi ziren adineko pertsonak. Haietako askoren senideek ez dituzte gorpuak eskatu, eta, beraz, Parisko eta Ile-de-France eskualdeko agintariek ezin dituzte lurperatu.
Parisko Udalak sortu duen langile talde bereziaren egitekoa horixe izango da: hildako horien senideak nortzuk diren ikertu, bilatu, eta gorpuen ardura har dezaten agindu, hala, ehortzi ahal izateko.
Nolanahi ere, iraila hasi bitarteko epea jarri dute agintariek bilaketa horiek egiteko. Data horretan, tanatorioetan eta bestelako gordetegietan dauden gorpuak hobi komunetan hilobiratzen hasiko dira.
Bero boladaren ondorioak
Parisko Udalak talde berezi bat sortu du bero boladan hil eta oraindik tanatorietan dauden ehunka lagunen senitartekoak bilatzeko
Parisen eta Ile-de-France eskualdeko hainbat tanatorio eta gordetegitan bero boladan hil, eta inork eskatu ez dituen 300-400 bat lagunen gorpuak daude pilatuta. Egoera eutsiezina dela eta, Parisko Udalak langile talde berezi bat sortzea erabaki du, hain zuzen ere, hildako horien senitartekoak bilatzeko. Halaber, tanatorioak gainezka daudenez, bederatzi kamioi izozkailu alokatu behar izan dituzte hilotzak gorde ahal izateko. Beste zenbait eraikin tanatario bihurtu behar izan dituzte egoerari aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu