Irudia. Aljeria
PARTE HARTZE TXIKIA BOZETAN
Herrialde arabiarretako matxinadek Aljerian eraginik ez izateko asmoz, hainbat erreforma abiarazi zituen iaz gobernuak, eta, prozesu horri jarraituz, legebiltzarrerako bozak egin zituzten atzo. Daturik nabarmenena, baina, herritarren parte hartzea izan da, 2007ko %36ko langa gainditu arren oso txikia izan baita. Parlamentu berriak konstituzioan aldaketak egiteaz arduratuko da, gobernuak hala hitzeman baitzuen. Irudian, Abdelaziz Buteflika presidentea, botoa ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu