Parte hartze txikia izan dute Zisjordaniako udal hauteskundeek

Soilik 92 udalerritan egin dituzte bozak; 181etan hautagaitza bakarra aurkeztu da, eta 78tan, batere ez

Erredakzioa
2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Zisjordaniako udal hauteskundeak egin zituzten atzo. Parlamentuetarako 2006an egindako bozez geroztik, palestinarrek egindako lehenbizikoak izan ziren, baina horrek ez zuen ikusmin handirik eragin; izan ere, datu ofizialak falta badira ere, parte hartzea eskasa izan zela nabarmendu dute hedabide gehienek. Horretarako arrazoien artean daude Hamasek deitutako boikota eta hautagaitza falta. Izan ere, 353 udaletatik soilik 92tan egin zituzten hauteskundeak. 181etan hautagaitza bakarra aurkeztu zen —hor zuzenean eskuratu zuten alkatetza—, eta 78tan, berriz, bakar bat ere ez —bertze itzuli bat eginen dute—.

Palestinako Giza Eskubideetarako Zentroaren arabera, ez da egon hauteskunde «gardenak eta garbiak» egiteko baldintzarik. Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek erran du, ordea, «Palestinako herriarentzat ospakizun demokratikoa» izan direla hauteskundeak. Hamasek salatu du «kontsentsu nazionalik gabe» egin direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.