Pasaporte diplomatikoa eman dio Haitik Aristideri
PORT-AU-PRINCE. Jean-Bertrand Aristide presidente ohiari pasaporte diplomatikoa eman dio Haitiko Gobernuak. Hegoafrikan dago erbesteratuta agintari ohia 2004. urtean haren kontrako estatu kolpea eman zutenetik. Jean Claude Duvalier diktadorea urtarrilean itzuli zen jaioterrira, eta horren ondoren agertu zuen itzultzeko asmoa Aristidek. Duvalier Frantzian egon da azken 25 urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu