Ruanda

Paul Kagamek irabazi ditu Ruandako hauteskundeak

Bart gauean behin eta berriz plazaratu diren albisteak berretsiz, Ruandako Hauteskunde Batzordeak gaur goizean aldarrikatu du ofizialki Paul Kagame bozetako irabazle. Emaitzen datu zehatzik ez dute oraindik eman, baina Kagamek botoen %90etik gora jaso dituela uste da. Bart, Ruandako barrutien erdia baino gehiago zenbatuta zegoela, botoen %94 ziren Ruandako Fronte Abertzaleko hautagai Kagameren aldekoak. 1994tik, tutsien eta hutuen arteko gerra zibil ankerra amaitu zenetik, Kagame da estatuburu.

2003ko abuztuaren 26a
11:45
Entzun
Gerra hark erabat triskatuta utzi zuen Ruanda —milioi erdi tutsi eta hutu moderatu hil zituzten muturreko hutuek—, eta, neurri batean, Kagameren Gobernuak lortu du egoera bideratzea. Harrezkero egin diren lehen hauteskunde libreak dira atzokoak.

Hauteskunde Batzordeak azaldu duenez, "arrakastatsuak" izan dira bozak: normaltasuna izan da nagusi, eta botoak emateko aukera zutenen %80 inguruk parte hartu dute. Oposizioak, ordea, "iruzurra" gertatu dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.