Mundua

Pentagonoak heriotz zigorra eskatu du Guantanamoko sei atxiloturentzat

2001eko irailaren 11ko atentatuetan parte hartu zutelakoan egin du eskaera Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak.

2008ko otsailaren 11
18:00
Entzun
Guantanamon atxilotuta dauden sei lagunentzat heriotz zigorra eskatu du gaur Pentagonoak (Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentua), 2001eko irailaren 11ko atentatuetan parte hartzea leporatuta.

New York, Washington eta Pensilvanian (AEB) egin zituzten orduan erasoak -Al Kaedak bere egin zituen-, eta ia hiru mila lagun hil ziren.

Auzi horretan lehen aldiz eskatu du Guantanamoko (Kubari okupatua) batzorde militarrak bertako atxilotu batzuekiko eskaeraren bat, eta heriotz mehatxu eskaera ere estreinakoz egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.