Simon Peres Israelgo presidentea gaur goizean Benjamin Netanyahu Likud alderdi eskuindarreko eta Tzipi Livni Kadima zentroko alderdiko buruekin batzartu da, eta aurrenari eman dio gobernua osatzeko enkargua. Netanyahuk Peresi jakinarazi dionez, batasun nazionaleko exekutiboa eratzeko negoziaketa bultzatzeko prest dago.
Otsailaren 10eko Legebiltzarreko hauteskundeetan ordezkari gehien erdietsi zituzten alderdiak dira Likud eta Kadima. Azken hori izan zen garaile -28 legebiltzarkide-; Likudek bat gutxiago eskuratu zuen.
Livniren aldeko Alderdi Laboristak porrot egin zuen hauteskundeetan. Liebermanen alderdiak (Israel Beitenu alderdi ultraeskuindarra), aldiz, gora egin zuen. Hain justu, alderdi horrek atzo sostengua adierazi zion Netanyahuri Israelgo lehen ministro berri izateko, baldin eta horrek "batasuneko gobernua eratzea" ekarriko balu.
israelgo bozak
Peresek gobernua osatzeko enkargua eman dio Netanyahuri
Buruzagi eskuindarraren alderdi Likud bigarren geratu zen hilaren 10ean Legebiltzarreko hauteskundeetan, Kadimatik diputatu batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu