Ingalaterra iparraldean, West Yorkshire konderrian, poliziak sei etxebizitza miatu ditu, ustez Londresen gertatutako sarraskiekin zerikusia dutelakoan. Geroago "hainbat lagun" atxilotu dituztela jakinarazi du Poliziak.
Gainera, gaur Londresen dagoen Lutonko tren geltokia itxi dute, atentatuekin lotuta egon daitekeen auto bat han dagoela usteta.
Londresko sarraskia
Pertsona bat atxilotu dute iragan osteguneko Londresko atentatuekin lotuta
Londresko atentatuekin zerikusia duelakoan pertsona bat atxilotu du Poliziak Ingalaterra iparraldean. Aurretik sei etxe miatu dituzte, Leeds hirian, Londrestik 300 kilometro ingurura. Bestalde, autobusean hildakoetako bat atentatugilea zela jakinarazi du Poliziak, baina esan dutenez, ez dakite atentatu suizida izan zen, edo horretarako asmorik ez bazuen ere bonba lehertu ote zitzaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu