Irakeko okupazioa

Pertsona bat hil dute eta 500 baino gehiago atxilotu dituzte egun osoko sarekada batean

Atzo hasi zen sarekada batean pertsona bat hil dute eta beste 527 atxilotu dituzte Bagdaden, “delinkuentziaren kontra” burututako operazioan. Lehen ministroaren aholkulari eta Barne ministro Sabah Kadhem-ek esan du “Sadam erori zenetik mota honetako operazio handiena” dela. Sarekada polizia agenteek eta operazio berezietarako taldeek elkarlanean egin dute.

2004ko uztailaren 13a
19:26
Entzun
Bagdaden delinkuentziaren kontra egindako egun osoko sarekadaren ondoren, pertsona bat hil eta beste 527 atxilotu dituzte. Bagdadeko hiru auzunetan burutu zuten sarekada. Lehen Ministroaren aholkulari eta Barne ministro Sabah Kadhem-ek azaldu duenez, sarekadan pertsona bat hil eta beste bat zauritu dituzte .

Kadhem-ek esan du Poliziak beharrezko miaketa eta atxiloketa aginduak zituela eta informazioa nondik jaso zuten azaldu du: “Informazioa auzune hauetako familia batzuengandik eta informazio zerbitzuetatik jaso genuen botere banaketa egin aurretik, eta gobernua indarrean jarri bezain laster, epaileari beharrezko aginduak eskatu genizkion”.Hasiera besterik ez dela esan du Kadhem-ek, eta hurrengo egunetan operazioarekin jarraituko dutela.

Delikuentzia Irakeko Gobernu berriaren ardura nagusienetako bat da, izan ere, Sadam Husseinek ohiko presoak askatu baitzituen. Horren ondorioz, delikuentziak gora egin zuen etengabe AEBeko eta Erresuma Batuko indarrek inbasioa gauzatu ostean. Iad Alaui lehen ministroaren gobernuak ekintza kriminalak gelditzea hitzeman zuen, eta sarekada hori testuinguru horretan kokatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.