MUNDUA

Pertsona bat hil eta bost zauritu dituzte labanaz Londresen

Hipotesirik baztertzen ez badu ere, Poliziak uste du buruko arazoak dituela erasotzaileak.

Russell plazan gertatu da erasoa. WILL OLIVER / EFE
2016ko abuztuaren 4a
09:27
Entzun

Zehazki, Mark Rowley Scotland Yardeko komandanteak adierazi du erasotzailearen "buru osasuna" dela "ikerketa lerro nagusia". Poliziak 19 urteko mutil bat atxilotu du, Londres erdiguneko Russell plazan ustez labanaz sei laguni eraso egin ostean.

Rowleyk azaldu duenez, asteazkenean 22:30ean eman zioten abisu Poliziari, gizonezko bat labana batekin zihoala plaza horretan eta jendeari eraso egiten ari zitzaiola. Bertara joan ziren larrialdi zerbitzuak, seiak artatzeko. Geroago jakinarazi dute 60 urteko emakume bat hil egin dela. Hiru zaurituri alta eman diete.

Lasaitasunerako deia zabaldu du Londresko alkate Sadiq Khanek. Elkartasuna adierazi die biktimei, eta erantsi "lehentasuna" dela segurtasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.