Pertsona batek gutxienez 32 lagun hil ditu AEBetako unibertsitate batean tiroka

Inoiz AEBetako hezkuntza zentro batean gertatutako tiroketarik larriena izan da

arantxa iraola
2007ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Kaosa. Nahasmen izugarria izan zuten atzo Virginiako Unibertsitate Teknikoan (AEB, Ameriketako Estatu Batuak), bi tiroketa gertatu baitziren, eta, horien ondorioz, gutxienez 32 lagun hil baitziren, eta dozenaka zauritu.Gaur ez duteeskolarik izango unibertsitatean. Jende asko oso urduri eta hondoak jota geratu dela eta, psikologoak deitu dituzte, laguntza eskaintzeko. Ikerketak hasi dituzte tiroketak nork egin zituen argitzeko;Poliziak dio pertsona bakar batek egindako erasoa izan zela, eta hilotz dela.

Bi tiroketen artean ordu biko tartea izan zen. Lehenengo tiroketa West Ambler Johnstonen gertatu zen, ikasleentzako unibertsitate egoitza batean, hain justu; hurrengoa, Norris Hall ikastegian. Zenbait lagun ikasgeletan izan ziren tirokatuak. Tiroketetan erabilitako arma kalibre handiko erriflea izan zela pentsatzen dute poliziek.

Samin ikaragarria eragin du gertaerak, AEBetako presidente George Bushek berak «izularrituta» dagoela esan du. Ez da gutxiagorako. Inoiz AEBetako hezkuntza zentro batean gertatutako tiroketarik larriena izan da. «Hondamendi ikaragarria da hau», eman zuen aditzera unibertsitateko presidenteak, Charles Stegerrek. Hildakoetako asko unibertsitateko ikasleak zirela baieztatu zuen. Baina datu askorik ez zuen eman.



26.000 IKASLE. 26 bat mila lagunek egiten dituzte ikasketak Virginiako Unibertsitate Teknikoan. Blacksbur herrian dago. Ez da bertan horrelakorik gertatzen den lehen aldia. Iazko abuztuan ere unibertsitatea itxi behar izan zuten; izan ere, kartzelatik ihes egindako gizon bat unibertsitatean sartu zen eta zaindari bat hil zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.