Atzo Perun hiru militar zauritu egin zituzten atentatuan Acobamban -herrialderan erdialdean dago-, eta gaur haiek laguntzera helikopteroan zihoazen militarrek ere erasoa jaso dute eta bi hil egin dira, Rafael Rey Peruko Gobernuko Defentsa ministroak jakinarazi duenez. Sendero Luminoso erakundeari egotzi diote atentatua.
Helikopteroko pilotoa da hildako haietako bat eta haren laguntzailea bestea. Eddie Pasquel Alfaro armadako komandantea ere bazihoan haiekin eta lepauztaia hautsi du.
Lurreratzear zirela izan da atentatua. Reyk adierazi du egileek ahalmen luzeko armamentua erabili dutela.
Astelehenean beste militar zauritu zituzten.
munDUA
Peruko armadako bi kide hil dituzte, helikopteroan zihoazela
Atzo hiru militar zauritu egin zituzten, eta haiek laguntzera atera dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu