Alberto Fujimori Peruko Gobernuko presidente izandakoa errudun jo berri du hango Auzitegi Gorenak eta 25 urteko espetxe zigorra jaso du. Giza eskubideak urratu zituela dio epaiak. Cesar San Martin aretoko buruak jakinarazi du epaileek aho batez hartu dutela erabakia. Hiru kidek osatu dute epaimahaia.
Fiskaltzak haren aurkako 30 urteko kartzela zigorra eskatu zuen epaiketan, 1991n Barrios Altosen izandako hamabost lagunen hilketan eta 1992an La Cantutako unibertsitatean bederatzi ikasleren eta irakasle baten hilketan erantzukizuna izan zuela egotzita, eta Auzitegi Gorenak ere horixe leporatu dio, "hilketak ezkutatu nahi izan zituelako". Gustavo Gorriti kazetariaren eta Samuel Dyer enpresaburuaren 1992ko bahiketagatik ere epaitu zuten, eta epaileek diote ardura izan zuela horietan ere.
2007tik Poliziaren Operazio Berezietako Zuzendaritzako egoitzan dago Fujimori.
1990-2000 artean izan zen Peruko presidente.
MunDUA
Peruko Justiziak errudun jo du Alberto Fujimori eta 25 urteko kartzela zigorra bete beharko du
Peruko presidente ohiak giza eskubideak urratu zituela dio Auzitegi Gorenak. 25 hilketa eta bi bahiketa egotzi dizkiote, erantzukizuna izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu