mundua

Peruko presidenteak Sendero Luminoso erakundearen "porrota" iragarri du

Erakunde armatuko buru Eleuterio Flores Hala Artemio Tocache hirian harrapatu dute. Limara eraman dute segurtasun neurri gogorren artean.

2012ko otsailaren 13a
16:19
Entzun

Ollanta Humala Peruko presidenteak Sendero Luminoso erakunde armatuaren "porrota" iragarri du, erakundeko buru Eleuterio Flores Hala, Artemio izenez ezagutua, harrapatu ondoren. Limara eraman dute Artemio, segurtasun neurri gogorren artean. Ordu batzuk lehenago atzeman dute Tocache hirian, Alberto Otarola Defentsa ministroak jakinarazi duenez. "Peruk irabazi du", esan du Otarolak.

Poliziaren ospitalera eraman dute lehenik, atxiloketan izan dituen zauriak sendatzeko. 

"Honekin esan dezakegu delinkuentzia terrorista garaitu dugula Goi Huagallako bailaran", esan du Humalak. Horrekin batera, Artemiori eskatu dio bere jarraitzaileek "armak utz ditzaten, eta indarkeriaren bidea utz dezaten".


 


 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.