Perura estraditatu dute, 69 nekazari hiltzeagatik
LIMA. Telmo Hurtado Peruko armadako teniente ohia AEBetatik Limara estraditatu dute, 69 nekazari hiltzea egotzita. 1985ean soldadu talde bat Accomarca hirira sartu eta 69 nekazari hil zituzten. Hurtadok bere gain hartu zuen hilketen erantzukizuna; espetxeratu egin zuten, baina 1996ko amnistiarekin armadan sartu zen berriro. 2006an, AEBetan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu