Eguraldi txarra Mexikoko Golkoko marea beltzari aurre egiteko lanak zailtzen ari da, eta, ondorioz, British Petroleumen plataformaren leherketak eragindakoa AEBen historiako hondamendi ekologiko handiena bihurtzeko bidean da. Hilaren 20an gertatu zen petrolio plataformaren leherketa eta hondoratzea, eta atzo iritsi ziren marea beltzaren lehen zantzuak AEBetako kostaldera, zehazki, Louisianara. Estatu hori ez ezik, Alabama, Florida eta Missisipi ere larrialdi egoeran dira.
Eta marea beltzaren harira egoera larria bihurtzen ari da Barack Obama AEBetako presidentearena ere: gero eta gehiago dira haren kontrako kritikak; oso berandu erreakzionatzea eta orain arte gertatuakoari behar adinako garrantziarik ez ematea leporatzen diote. Etxe Zuriak iragarri du datozen 48 orduetan kaltetutako ingurua bisitatuko duela Obamak.
Baina eztabaida ez da hor amaitzen, Etxe Zuritik British Petroliumi behar bezalako arduraz ez jokatzea egotzi baitiote, eta behar bezalako baliabideak ez jartzea marea beltzaren zabalkundea eragozteko.
Mundua
Petrolio isuriagatik larrialdi egoera ezarri dute Alabaman, Floridan, Missisipin eta Louisianan
Obama AEBetako presidentea gero eta kritika gehiago ari da jasotzen British Petroleumek eragindako isuri handiari berandu erantzun diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu