Hildakoa Kellog-Root petrolio enpresako langilea zen. Enpresa hau Irakeko eta Afganistango herrien berreraikitzeko proiektuetan parte hartzen ari da.
Iturriek esan dutenez, leherketa gertatu bezain laster eraman dute zauritua ospitalera, baina denbora gutxira hil da.
Tropa amerikarrei egindako eraso gehienak "suni triangelua" delakoan izan dira, bertan baitago erresistentzi puntu nagusia.
Irakeko gerraren ondorena
Petrolio konpainia bateko estatubatuar bat hil da lehergailu batek eztanda egin ondoren Tikriten
Petrolio konpainia bateko estatubatuar bat hil da gaur bere kamioia gidatzen ari zela bonba batek eztanda egin ostean Tikriten, Bagdaden iparraldean. Iturriek esan dutenaren arabera, estatubatuarrek Irak inbaditu zutenetik hil den lehenengo zibila da. Bonba urrutiko kontrolaren bidez lehertarazi dute. Estatubatuarrak gidatzen zuen kamioia konboia osatzen zuen bost kamioietako bat zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu