4.000 bat lagunek hartu dute parte gaur Txileko diktadore ohi Augusto Pinocheten aldeko hiletan. Txileko Gobernuko Defentsa Ministro Vivianne Blanlot ere han izan da, zuriz jantzita, eta irainak entzun behar izan ditu.
Txileko Armadak ohore militarrak egin dizkion Alpacatal patiora sartu denean "alde egin dezala" oihukatu diote. Blanlotek ez du Pinocheten familia agurtu. Pinocheti Estatu Ohorerik ez egitea erabaki zuen Gobernuak, eta Gobernuaren kontrako oihuak ere egin dituzte.
Diktadore ohiaren iloba batek hitz egin du hiletan, eta esan du bere aitonaren heriotzarekin herri hartako "pasioak" lasaitzea espero duela. "Edozein baldintza izanda ere, bere abizena edukitzeak harrotasuna sortuko digu beti".
Bestalde, diktaduraren biktimen aldeko ekitaldia egin dute ordu berean Konstituzio plazan.
Mundua
Pinocheten hiletan Txileko Gobernuaren kontrako oihuak egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu