KURDISTAN
PKK alderdiak armak utz ditzan eskatu dute intelektualek
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak baldintza gabe armak uzteko intelektual turkiarren eskakizunera batu ziren atzo Kurdistango 300 bat intelektual. Tartean idazleak, artistak eta irakasleak daude. Turkiari PKK alderdiko presoei amnistia emateko eskatu diete. Leyla Zana legebiltzarkide ohi kurduak bat egin du ekimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu