PKK-k dio ez duela atentatua egin Turkian

2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
ISTANBUL. PKK Kurdistango Langileen Alderdiak esan du ez duela zerikusirik herenegun Turkia hego-ekialdean izandako atentatuarekin. Eraso horretan bederatzi pertsona hil, eta beste 60 inguru zauritu ziren. «Iritzi publikoak jakin behar du inoiz ez diegula zibilei eraso egiten», azaldu du erakundeak. Atzo, berriz, Turkiako politikari ohi bat bahitu zuten. Bahiketa hori ere PKKri leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.