PKK Kurdistango Langileen Alderdiak gaur iragarri du "laster" aske utziko dituela lehengo igandean PKKren gerrillariek bahitu zituzten zortzi turkiar soldaduak. Murat Karayilan PKKren buruzagiak eman du berria.
Turkiako eta Irakeko gobernuek, berriz, bilerak egin dituzte azken bi egunetan Ankaran PKKren gerrillariei aurre nola egin erabakitzeko, eta irakiar ordezkariak gaur utzi egin dute Turkiako hiriburua, ez dutelako bien arteko akordiorik lortu. Ez dute aurreikusten hurrengo egunetan bilerarik.
PKK-k asteartean alde bakarreko su-etena eman zuen, baina ez turkiarrek eta ez irakiarrek ez dute kontuan hartu. Are gehiago, "terrorista kurduak" helburu dituztela adierazi dute. Hala, Turkiako armadak aste honetan erasoak egin ditu Iraken menpeko Kurdistanen, eta atzo zioen PKKren 64 kide hil dituela.
Gaur Recep Tayyip Erdogan Turkiako Gobernuaren lehen ministroak "hipokritatzat" jo ditu Europako herrialdeak, hauek PKKren kideak atxilotzen ez dituztelako "taldea terrorista gisa hartzen duten arren".
Mundua
PKK-k "laster" utziko ditu aske igandean bahitutako zortzi turkiar soldaduak
Turkiak eta Irakek ez dute akordiorik lortu PKKren kontrako erasoari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu