KURDISTAN

PKK-ko zazpi gerrillari hil ditu Turkiako armadak

Agriko probintzian airez eraso eginda hil dituzte gerrillariak, gobernuak jakinarazi duenez.

Atzo goizaldean auto bat lehertu zuten Istanbulgo polizia etxe baten ondoan. STR / EFE
2015eko abuztuaren 11
18:55
Entzun

Abuztuaren 9an eginiko operazioetan hil zituzten zazpi gerrillariak, Ararat eta Tendurek mendietan. Turkiako Gobernuak ohar batean zabaldu duenez, operazio militarrekin jarraitzeko asmoa du, eta eremu hori "behin-behineko segurtasun militarreko gune" izendatu du. Zibilei bertara joatea debekatu diete.

Azken asteotan ugaritu egin dira PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren eta Turkiako armadaren arteko liskarrak, bi urteko su-etena apurtutzat jo ostean. Harrezkero 30 inguru dira hildako Turkiako segurtasun indarretako kideak, eta ehunka PKK-ko gerrillariak.

Turkiako indar armatuen aurkako eraso sorta baten ostean eman du gobernuak operazio militarren berri. DHKP-Ck bere gain hartu du tiroketa bat Istanbulen, eta PKK-k, berriz, polizia-etxe baten aurkako eraso bat.

Su-etenera berehala itzultzeko eskatu du KCK Kurdistango Herri Konfederazioak, zenbait baldintza jarrita; horien artean daude preso politikoak aske uztea, bake negoziazioetarako jokaleku legal bat ezartzea eta bake prozesuak kanpo behatzaileak izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.