PKKren guneei erasotzen jarraitzen du Turkiak
ISTANBUL. Turkiak kurduen guneei erasotzen jarraitzen du, eta, NTV katearen arabera, bi tona lehergailu bota dituzte. Kandil inguruan egin dituzte eraso gehienak, Iraken mendeko Kurdistanen. Armadaren arabera, «beharrezko neurriak» hartu dituzte zibilei kalterik ez egiteko. Asteazkenean erabaki zuen Turkiak PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako politika gogortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu