PLPko jarraitzaileek istiluak eragin dituzte Sidi Buziden

2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Hauteskundeen emaitzak jakin eta gero, 2.000 lagun inguruk istiluak eragin zituzten atzo Sidi Buzid hiriko kaleetan: harriak eta molotov koktelak bota zituzten justizia jauregiaren eta udaletxearen kontra. ISIE Hauteskundeetako Instantzia Independenteak balio gabe utzi du PLP Herritarren Zerrenda alderdia Sidi Buzideko hauteskunde barrutian, eta horren kontra egin dute protesta PLPko jarraitzaileek. Ben Ali presidente ohiaren gertuko alderdiak Ennahda alderdiak baino boto gehiago lortu ditu hauteskunde barruti horretan.

Ennahdako Hamadi Jebali arduratuko da gobernua zuzentzeaz, eta exekutiboa osatzeko negoziazioetatik kanpo utzi du dagoeneko PLP alderdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.